Andoaingo 6B gela

Ikasle koadrila alaia, langilea eta jatorra

Iparragirre abila dala

1.Iparragirre abila dala
askori diot aditzen,
eskola ona eta musika
hori hoiekin serbitzen.
Ni ez nauzu ibiltzen
kantuz dirua biltzen,
komediante moduan.
Debalde festa preparatzen det
gogoa detan orduan.

2.Eskola ona eta musika,
bertsolaria gainera,
gu ere zerbait izango gera
horla hornitzen bagera.
Atoz gurekin kalera,
baserritar legera,
musika hoiek utzita.
Errenterian bizi naiz eta
egi zaidazu bisita.

Agur bertsoa

HAU DAGO JENDEZ GAINEZKA

TA HORI ZEN GURE KEZKA

BAINA BASTERO GUSTURA DAGO

GAINERA BARREZKA

KANTUAN MUTIL TA NESKA

ONDO ATERA DA EZTA?

ESPERO DEGU GUSTATU IZANA

GURE BERTSO FESTA

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

NAHASTEN BEREIZTE METODOAK

Materiaren nahasteak bereizteko hainbat metodo erabiltzen dira. Hona hemen batzuk:

NAHASTEAK BEREIZTEKO METODOAK

- DEKANTAZIOA: osagai astunak hondora, arinak gora

- MAGNETISMOA: imanak metalak bereizten ditu

- URTZEA: beroarekin, solido batzuk urtu, besteak ez

- LURRUNTZEA: likidoa lurruntzean, solidoa geratzen da

PROGRAMA DE RADIO

 

 

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Zergatik?

Jaki izoztuak izozkailutik ateratzen ditugunean, ukituz gero, gure atzamarrak izotzetan erantsita  geratzen dira. ZERGATIK?

Itsasoko ura gazia dela gauza jakina da. Lagun batek esan zidan itsasoan bizi diren bakailaoengatik   gertatzen dela hori. Egia ote da? Eta hala ez bada, zuk ba al dakizu ZERGATIK den gazia itsasoko ura?

Newtonen sagarra, ilargia eta grabitatea

Isaak Newtonek, pentsatuz eta pentsatuz, esan omen zuen bere kolkorako: “Sagarra lurrera erakartzen duen indar bera da Ilargia Lurrari lotzen diona”.

newton.jpg

Newtonek zioen, sagarra zuhaitzetik erorarazten zuen indarra grabitatea zela. Orduan, zergatik ez da Ilargia Lur gainera erortzen grabitatearen indarrak erakarrita?
Zer da Isaak Newtonek aurkitu zuen grabitate-indarraren kontu hori? Norbaitek argituko al digu?

Aristoteles-en usteak, erdia ustel?

Aristotelesek uste zuen Lurra biribila zela, eta hori frogatzeko hiru arrazoi eman zituen:

1.    Izarrak ez dira munduko leku guztietan altura berean ikusten zeruan. Lurra laua balitz, ez litzateke hori gertatuko; biribila izanda, bai. Beraz, Lurra biribila da.

aristoteles.jpg

2.    Ilargiaren eklipseetan ikusten den itzala Lurraren errainua da, zalantzarik gabe, eta itzal horrek forma biribila duenez, Lurrak biribila izan behar du.

3.    Itsasontzi bat lehorrera hurbiltzen denean, lehenengo masta ikusten zaio, eta gero agertzen da branka gaina, eta azkenean ontziaren beheko aldea. Beraz, Lurra biribila da, zalantza izpirik gabe.

Arrazoi horietako bat zalantzan jartzeko modukoa dela iruditzen al zaizue? Zergatik?

Aristotelesek eman zituen hiru arrazoietatik zein dela iruditzen zaizue erabakigarriena? Zergatik?

GARAI MODERNOAK (galderak)

garai-modernoak.jpg

Badakizue nor den Garai modernoak pelikularen zuzendaria?
a. Bai jakina, Orson Welles da.
b. Nik uste dut zuzendaria Charles Chaplin dela.
c. Pelikula honen zuzendaria Neil Armstrong da.

Eta zeintzuk dira aktoreak?
a. Aktore nagusia Orson Welles bera da.
b. Ba, protagonista Charlot da, Charles Chaplinen pertsonaia ezaguna.
c. Protagonista Santiago Segura da eta gero beste ezagun batzuk ere agertzen
dira.

Badakizue noizkoa den?
a. Pelikula oso zaharra da, 1910 edo 1911koa uste dut.
b. Pelikula duela berrogei urtekoa da gutxi gorabehera, 1960koa edo.
c. Pelikula hau gutxi gorabehera l930ekoa izango da.

Kolorez eginda dago ala zuri-beltzean?
a. Zuri-beltzean eginda dago.
b. Kolorez eginda dago. Kolorez egin zen lehenetarikoa da.

Eta mutua da ala badauka ahotsik?
a. Ez, ez da mutua.
b. Ez da guztiz mutua. Esaldi batzuk esaten dira baina oso gutxi.
c. Pelikula mutua da bai.

Zein motatako pelikula da, komikoa, beldurrezkoa, tragedia,..?
a. Umorea badauka baina ez da komedia huts bat. Kritika sozial zorrotza ere
badauka.
b. Umore pelikula bat da. Barre piloa egiten duzu hasieratik amaitu arte.
c. Ez da batere komikoa pelikula hau. Nahiko tristea eta gogorra da.

Badakizue zein den pelikularen gaia?
a. Fikziozko pelikula da. Etorkizunean gure bizimodua zelakoa izango den azaltzen
da.
b. Lantegi handi bateko langile baten bizimodua kontatzen du.
c. Bizimodu modernoari buruzkoa da pelikula: musika modernoa, jantziak…

Industria iraultza

industria_iraultza.jpg

AINTZINAKO TRESNAK (Nafarroa plaza Team)

 - Ezagutzen al duzu antzinako asmakizunen bat? Zein?

Bai, mailua.

- Oraindik ere erabiltzen al da? Zertarako?

Bai, hiltzeak sartzeko…

- Nolako abantailak ditu? Behar-beharrezkoa al da?

Bai, gauzak eraikitzeko eta arotzak eta langileak ere.

-Zein da zuk ezagutzen duzun tresna teknologiko berriena?

Portatil berri mota bat.

-Zertarako erabiltzen da? Nolako abantailak ditu? Behar-beharrezkoa al da?

Ordenagailu antzera erabiltzen da, leku batetik bestera eraman daiteke, bai.

EGILEAK:

ANDER ZUBELZU

IKER JIMENEZ

JON MIKEL ARRUABARRENA

ENEKO SOTO

Asmakizunak

 Egileak:

Goiko Plaza TEAM

(Alba, Eneko B., Nahia eta Odile)

  • Ezagutzen al duzu antzinako asmakizunen bat? Zein?

Bai, gurpila da ezagutzen dugun aintzinako asmakizuna.

rueda_antigua.jpg

  • Oraindik ere erabiltzen al da? Zertarako?

   Gauzak, pertsonak eta animaliak, etab. garraiatu eta leku batetik bestera ia nekatu gabe eramateko.

  • Nolako abantailak ditu? Behar-beharrezkoa al da?

Gauza pisutsuak errazago garraiatzeko balio du. Bai oso beharrezkoa da: kotxe, moto, bizikleta, errota,… etarako.

  • Zein da zuk ezagutzen duzun tresna teknologiko berriena?

I Phone-a da guk ezagutzen dugun tresna teknologiko berriena.

i-phone.jpg

  • Zertarako erabiltzen da? Nolako abantailak ditu? Behar-beharrezkoa al da?

Mobil edo ordenagailu bezala erabiltzen da. Tresna txiki honetan, gauzak bilatu, sortu eta gordetzen dira. Egia esan, ez da behar-beharrezkoa, I Phone bat bizi zaitezke, baina oso erabilgarria da.

Asmakizunak

…asmakizun eta aurrerapen teknologikoei buruz?

Gizakiarentzat asmakizun onuragarriak dira bizitza hobeago bat edukitzeko.

Ezagutzen al duzu aintzinako asmakizunen bat?Zein?

Bai, gurpila.

 Oraindik ere erabiltzen al da?

Bai, gauzak mugitzeko eta garraiatzeko.

 Nolako abantailak ditu?Behar-beharrezko al da?

Gauzak mugitzen ditu, eta beharrezkoa da.

Zein da zuk ezagutzen duzun tresna teknologiko berriena?

I Pad-a.

Zertarako erabiltzen da? Nolako abantailak ditu?Behar-beharrezkoa al da?

Nabigatzeko tegnologi asko ditu, baina bera gabe ere bizi gaitezke.

Egileak: Imanol Usandizaga,  Inge Lekuona eta Mikel Ormazabal.